XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

D) Urrea eta Dirua jalgitzeko eskubide bereziak.

1960ko urrian, ustekabean, urrearen prezioa altxatzen da Londres-eko azokan; lehen urratsetan 35,2 dolarretaraino; hila bukatzerako, berriz, 40 dolar balio ditu ontzako urreak.

Zer dela ta, bat batean, urrea erosteko antsia?, zer dela ta urrearen prezioak goratu beharko zuelakoren iritzia?.

Ikusi dugu, gorago, 1950ko urtea amaitzean, USA-ko diru gordailuak aski ugariak zirela, nonnahitik etor ziteken erasoari erantzuteko.

Urretan 19.500 miloi bazituen; FMI-ean, gainera, 2.000 miloi hartzeko zeuzkan.

Atzerriko Banketxe Nagusiei, aldiz, 10.000 miloi baino ez zizkion zor.

Halere, 1960ko udazkenean, dolarrarekiko eta Nazioarteko Diru Erakundearekiko mesfidantza hedatu zen diru-merkatu guztietan.

Urreak gehiago balioko zuelakoren ustekaria zabaldu zen: ontzako urreak 35 dolarren ordez, arras prezio haundiagoa izango zuela, denbora asko baino lehen.

Izan ere, azken bi urteetan, urre galtze haundia jasan zuen USA-ko altxorrak.

Jarraiera horretan, anitz jende hasi zen pentsatzen, ez zela aski urre izango, aurki, zorretako dolarrei erantzuteko, eta USA-ko Gobernuak urrearen prezio ofiziala goratu egin beharko zuela.

Bidezkoa izango da, 1960-tik 1970-era bizkitartean, urrearen eskainiak eta eskariak ekarri zuten higidura agertzea.

Hortan azalduko zaizkigu urrearen arazoa argitaratzeko, zenbait alde jakingarri.